68,60 m2-ko azalerea dauka eta sukaldean talde bik batera lan egiteko antolatuta dago. Pagozko hiru mahai handiren inguruan 30 lagunek jan leikie. Hamarrek mahai bakotxaren inguruan. Sukaldeko lanerako tresneria eta jateko batzen diranentzako azpildegi, edalontzitegi eta kuberteria daukaz.
Gehien erabilten diran sukalde gaiak, gozagarriak eta beste elikagai batzuk be aukeran eskeintzen dira: orioa, ozpina, gatza, kanelea, berakatzak, piperminak eta arrain later�a, idiazabal gaztaia, heztebeteak� Berton edo inguruan egiten diran produktoak edo: jatorri deiturea, kalidade labela edo kalidade ezaugarriko beste produkto batzuk. Bakio eta inguruko txakolinak, Euskal Herriko ardaoak, sagardaoa eta abar be eskeintzen dira.
Txokoa: bazkariak, ospakizunak, lan batzarrak, aurkezpenak, ikastaroak eta abar egiteko alokatzen da eta aukeran dago etxean ostatua hartzen dabenentzako edo zeregin horretarako alokau gura daunarentzako.
Número de Registro de Empresa Turística del País Vasco: TBI00013