Gaztelugatxe Done Pelai Observatorio Anocheciendo Bakio

CENTRAL DE RESERVAS

Separador azul

ERRESERBAK ETA TARIFAK

  G.D. B.D. Plazak
01 Haltzadi Estudioa 110€ 90€ 2
11 Sarasti Estudioa 110€ 90€ 2
12 Gorostidi Estudioa 110€ 90€ 2
13 Leizardi Estudioa 135€ 110€ 2
21 Hurresti Estudioa 90€ 80€ 2
22 Artadi Estudioa 110€ 90€ 2
23 Haresti Estudioa 110€ 90€ 2
24 Urkidi Estudioa 135€ 110€ 2
  • Sof�-ohea: 20 €
  • Seaskea: 10 €
  • Gosaria: 6 €
  • Apartamentuko alojamentu prezioak, pertsona birentzako dira eta % 10eko B.E.Z.a gehituta.
  • Erreserbea eginda izteko, egonaldiaren % 50-a aurretiaz ordaintzea eskatzen da.
  • Kreditu txartelaren bidez egingo da txartelaren numerazinoa, titularra, iraungitasun datea eta erreserbea egiten dauenagazko hartuemonetarako tel�fono zenbakia emonda. Banku transferentzi bidez be egin leiteke. Transferentzia edo txartelaren kostuak bezeruaren esku izango dira
  • Eskatutako egonaldiaren % 50-a Ureta Landa Apartamentu Turistikoen esku dagoanean geratuko da erreserbea eginda eta tel�fono edo e-mailez baieztauko jako.
  • Sarrerak 16:00etatik 20:00etara izango dira eta urteerak eguerdiko 12ak aurretik. Sartzerakoan egonaldiaren beste % 50a kobrauko da eta euren esku izten diran elementuen zerredea emongo jake. 100 �ko bermea eskatuko jake euren esku izten diran elementuekaitik eta urteeran itzuliko jakez, elementu guztiak dagozela eta estudioa ordenauta eta kalterik ez dala izan ikusi eta ostean.

BALDINTZA BEREZIAK

  • Enpresa, ikastetxe eta erakundei prezio bereziak egiten jakez konpromisoaren arabera. Konsultau e-mailez edo telefonoz deituta.
  • Denboraldi Beherenean: Prezio bereziak astebeteko edo astegoien osoko egonaldiakaitik.
  • Denboraldi Gorena : Aste Santua, Zubiak, Bagilaren 15etik irailaren 15era eta abenduaren 15etik urtarrilaren 10era.
  • Denboraldi Beherena : urteko ganetikoa
  • Oporretarako itsita : urtarrilaren 11tik zezeilaren 15era

KANZELAZINOAK

  • 4 egun baino gitxiagoko erreserbetarako heltzeko eguna baino 7 egun aurreragorarte. Egun gehiagoko erreserbetarako heltzeko eguna baino 15 egun aurreragorarte.
  • Erreserbearen kanzelazinoa telefonoz edo e-mailez adierazi eta erreserbearen zenbakia emon beharko da.
  • Modu honeetan eginez gero, jarritako dirua itzuliko da kredito txartelaren bidez.
  • Epe eta modu horreetan egin ezik ez da itzuli beharrik egongo.

TXOKOA ALOKATZEA

Bazkariak/Afariak

  • 80 � 10 bazkaldarirarte eta 8 � hamarretik gorako bakotzeko, 20 bazkaldarirarte.
  • Txoko osoa norberarentzat hartu ezkero 300 �

Orduak

  • goizeko 10:30etatik arratsaldeko 18:30etara .

Erreserbak

  • Bazkaldari guztien ordainketearen % 50-a Ureta Landa Apartamentu Turistikoen eskuetan dagoenean geratuko da erreserbea eginda. Ganetiko % 50-a txokoan sartzerakoan ordainduko da erreserbea egikeran adostutako produktoakaz batera; eta txokoan euren esku gelditzen diran elementuen zerrendea emongo jake. 100 �ko bermea eskatu ahal izango jake, gero urteterakoan, elementu guztiak dagozela eta erabilitakoak osorik eta ordenauta dagozala eta ostean itzultzeko.
  • Kanzelazinoak erreserbautako eguna baino 10 egun aurrerago egin beharko dira gitxienez eta telefonoz edo e-mailez egin beharko dira erreserbearen errefentzi zenbakia emonaz. Modu honeetan eginez gero, ipinitako dirua itzuliko jake kreditu txartelaren bidez. Epe eta modu horreetan egin ezik ez da itzuli beharrik egongo.

BESTE ZERBITZU BATZUK

  • Gosaria gura izan ezkero 9:00etatik 10:30etara Txokoan edo terrazan. Aurretiaz eskatu behar da.
  • Erropa garbitzea.
  • Inguruko jardueratarako edo kultura egitarauetarako eskariak bideratzea
Ureta Landa AT - Ureta Etxea, Gibelorratzagako San Pelaio (Auzoa/Barrio) 50. - 48130 Bakio (Bizkaia) · Tfno.: 946193030 · email: info@uretalanda.com

Número de Registro de Empresa Turística del País Vasco: TBI00013