Gaztelugatxe Done Pelai Observatorio Anocheciendo Bakio

CENTRAL DE RESERVAS

Separador azul

INGURUA

Ureta Landa A.T. , baserri barriztaua eta landa apartamento turistikoak eta txokoan bihurtutakoa, Naturan bertan, hurrean eta apartauta dagoan leku baten dago.Uretako errekearen ondoan. Bertan dan begetazinoaren dibersidadeagaz eta arbolakaz gozatu edo inguruan dabilzan txori mota ugariak begiratzeko ereagaz.

Garbola eta Sollube mendietarako bideetariko baten ondoan dago. E+ kalidade ezaugarria dauan Bakioko Areaga hareatzan bainua hartu edo olatuetan ibili, Gazteluatxe bezelako edertasun ikusgarriko lekuetara labarretatik ibilaldiak egin edo luzeagoak inguruko mendietara eta euretan zehar dagoan begetazino aberatsaz gozatu; Bakioko txakolina dastau txokoan bertan edo inguruan diran upategi eta jatetxeetan. Zein Euskal Herriko gastronom�a ugaria dastatzeko aukera ezin hobeak emoten dauz.

Bere kokapen estrategikoak herrian bertan edo inguruan diran jarduera askoko herri handiago eta askotan egiten diran kultura eta jarduera ugariren egitarau, jai, erromeri eta abarretara joateko aukerea be emoten dau. Bilboko Guggenheim eta beste museo batzutatik; Urdaibaiko biosferearen erreserbea bezelako inguru pribiligiauetatik; hurrean egokeran, urtean zehar euretan egiten diran egitarau eta jardueretan izateko haukera oso ona da Ureta landa A.T.

Handitu
Ureta Landa AT - Ureta Etxea, Gibelorratzagako San Pelaio (Auzoa/Barrio) 50. - 48130 Bakio (Bizkaia) · Tfno.: 946193030 · email: info@uretalanda.com

Número de Registro de Empresa Turística del País Vasco: TBI00013